Emun kooperatibak lan eremu berriak zabaldu ditu
2013ko Ekainaren 21a | EMUN | ± 37s
"Duela hamasei urte lana euskalduntzeko kooperatiba gisa sortu zen Emun. Alor sozioekonomikoan buru-belarri ibili ondoren, lan eremu berriei helduko die hemendik aurrera, eta euskara eta berrikuntza soziala izango ditu misio. Aldaketok, euskal jendartearen behar berriei erantzuteko asmoz egin dituzte.
Lan mundua euskalduntzeko bideari muzinik egin gabe, lau lan eremu banatu dituzte aurrera begira: hizkuntza, kultura, aniztasun eta immigrazioa eta parte-hartzea. Alor horiei euskaratik eta euskaraz erantzungo diete." (ARGIA astekaria)
Info+: http://www.emun.com/