Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
Musikariak behar dira
Erakusketa baterako bideo bat sortzeko haur eta heldu musikariak behar dira.
2020eko Urtarrilaren 21a | ± 35s
Clémence Itssaga marrazkilaria erakusketa bat prestatzen ari da “Aldo musikari” bere liburuaren inguruan (Matahami argitaletxea). Liburu elebiduna da: euskaraz eta frantsesez idatzia da. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua da eta musikari buruzkoa da.
Erakusketarako, filma labur bat egin nahi luke, zeinetan musika tresna bat jotzen duen jendea agertuko litzatekeen. Ideia, bakoitzak bere burua eta bere instrumentua aurkeztea litzateke.
Musika jotzen duzu? Jar zaitez kontaktuan Clémencekin: clemenceitssaga@gmail.com/ 06 17 67 14 93