Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Etxean ere, euskaraz gozatzeko aukerak
Berrogeialdi denboran, Mintzalasai elkarteak aholku sinpleak emango dizkizue, etxean ere euskara biziarazteko.
2020eko Martxoaren 20a | ± 50s
Azken egun hauetan hamarnaka aukera hedatu dira euskarazko baliabideak zerrendatuz: filmak, podcastak, errezetak, liburuak...
Guk horiek denak bildu eta astean gai bati loturiko baliabideak proposatuko ditugu hemen.
Besteak beste:
- Etxean kirola egiteko ariketak
- Sukaldeko errezetak
- Sarean eskuragarri ditugun liburuak
- Historiari buruz gehiago ikasteko tresnak
-...
Balia dezagun etxean pasako dugun denbora hau euskaraz gozatzeko.
Mezu labur, irudi erakargarri eta infografia bisual gehiago gure sareetan. Begiratu eta partekatu.
- TELEGRAM:https://telegram.org/canal "ETXEAN EUSKARAZ"
- INSTAGRAM:https://www.instagram.com/mintzalasai/
- FACEBOOK:https://www.facebook.com/biarritz.euskaraz
- YOUTUBE:https://www.youtube.com/
- ATARIA:https://mintzalasai.eus/
Zaindu eta gora bihotzak!