Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
EKE-k ahozko oroimenari buruzko "Eleketa" erakusketa Hazparnen estreinatuko du irailean
Euskal kultur erakundeak, gure ahozko oroimenaren altxorrak agerian eman nahi dituen multimedia erakusketa ibiltari berria Hazparneko Pierre Espil Mediatekan aurkeztuko du lehen aldiz 2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra. "Eleketa" du izena eta 2007an abiatu izen bereko memoriaren bilketa programan oinarritzen da. Hazparnen, herrian berean bai eta inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.
2020eko Agorrilaren 3a | ± 01min 18s
2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduaren obragintza pean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.
EKE-k Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. "Eleketa" multimedia erakusketa, xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.
2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra, Pierre Espil Mediatekan, Hazparneko lurraldeko 68 bat lekukok (Aiherra, Bastida, Beskoitze, Donoztiri, Hazparne, Heleta, Izturitze, Lekorne, Lekuine, Makea) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute, 200 bideo-pasarte, irudi, objektu eta artxiboko erreportaien bidez.
"Eleketa" erakusketak ipar Euskal Herriko beste lurraldeetan ibili behar luke ondoko hilabeteetan, beti ere tokian tokiko testuinguruari egokituz, han eta hemen bildu lekukotasunak baloratuz. 2020ko azaroaren 13tik abenduaren 13ra Donibane Lohizunen erakutsia izanen da adibidez.
Xehetasunak
- Harremanak: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74 edota Jakes Larre (EKE) - jakes.larre@eke.eus / 05 59 93 38 75
- Pierre Espil Mediateka
- Eleketa programa
- EKE-ren erakusketa ibiltariak
Iturria: EKE