Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille
Zaldi ibilaldiak euskaraz
Euskarazko aktibitate eskaintza garatzen da Euskal Herri osoan. Gaur egun, proposamen ugari dago haur eta helduentzat, familian edo lagunen artean bizitzeko. Eta gure aisialdian euskara bizitzeko plan onak elkarrekin partekatuko bagenitu?!..
2020eko Agorrilaren 12a | ± 28s
Izurako (Baxe Nafarroa) Latsaga gazteluan dagoen Latsaga Zalditokia ezagutuko dugu (XVIII. mendeko Frantziako eraikinek katalogatutako eraikina).
Amaia eta Elisak ongietorria emanen dizuete euskaraz. Bertan, ibilaldi, ikastaldi, egonaldi edo ateraldiak aurkituko dituzue. Zaldia eta natura errespetatzea, autonomiarako joera duen nekazari-erakundea, lurraldeen aurkikuntza… horiek dira lekuko balioak.
Proiektu etikoa, xehetasunez ezagutzeko esparru eder batean: http://latsaga-zalditokia.com/