mintzalasai

Lan eskaintzak

Lan eskaintza IKASen

IKAS pedagogia zerbitzuetan Argitalpen proiektu arduradun bat xerkatzen dute.

2020eko Azaroaren 15a | ± 01min 28s

IKAS pedagogia zerbitzuak euskarazko baliabide pedagogikoak argitaratzen ditu.

Langile baten ordezkatzeko, Ikasek bigarren mailako argitalpen proiektu arduraduna bilatzen du. Denbora osoko lan kontratu finkoa da, Uztaritzeko egoitzan kokatua.

Eginkizuna

Akatsik gabeko dokumentuen ekoiztea bigarren mailako irakasleen eta ikasleentzat, barne eta kanpo baliabideak kudeatuz eta koordinatuz.

Lan mota nagusiak

  • Euskal irakasleen eta ikasleen beharretan oinarritzen diren argitalpen proiektuen sortzea eta burutzea
  • Proiektuen garatzeko urratsen planifikatzea
  • Enpresa kanpoko eta barneko zerbitzu hornitzaileen kudeatzea eta koordinatzea (idazleak, itzultzaileak, ilustratzaileak...)
  • Idazleen eta itzultzaileen testuen kontrolatzea (beharrez berriz idaztea) baldintzen bildumen araberakoak direla segurtatzeko
  • Argitalpenen eguneratzeko beharrei adi egotea
  • Proiektuetako aurrekontuen kudeatzea eta menderatzea
  • Zerbitzu hornitzaileen sarearen garatzea eta sustatzea (zerbitzu hornitzaileen aurkitzea, haien formatzea...)
  • Etengabeko hobekuntzako urraspidean aritzea eta proposamen ekarle izatea

Eskatu gaitasunak

  • Maila bikaina euskaraz eta frantsesez (idatziz)
  • Harreman gaitasunak
  • Sortzeko gaitasuna
  • Lehentasunen kudeatzeko gaitasuna
  • Zorroztasuna eta antolatzeko gaitasuna
  • Zerbitzu hornitzaileekin negoziatzeko gaitasuna
  • Proposamenen egiteko gaitasuna
  • Argitalpen saileko informatika programa batzuen ezagutza estimatuko da (Indesign...)

Langilearen hautatzeko urraspidea eta egutegia

-CV zehatza eta motibapen gutuna eskuz idatzia, euskaraz eta frantsesez, Ikasera igor berantenaz 2020ko azaroaren 30ean, helbide honetara: Ikas zentroa, Lapurdi bizkondeen karrika, 81 – 64480 Uztaritze.

-Hizkuntza eta teknika sailetako probak, eta ondotik elkarrizketak 2020ko abenduan.


hari@
Euskara, ikastetxetik plazara

Euskaraz bizi

Euskara, ikastetxetik plazara

Haur batek esna dagoen denboraren %15 baizik pasatzen du eskolan. Beraz, hizkuntza bat naturalki barneratzeko orduan, garrantzitsua da ikas-denboratik kanpo erabiltzea. Aisialdi eta aktibitate eskaintza aberatsa da euskaraz: skate, dantza, surfa, zientziak, bertsolaritza, literatura, pilota, zirkoa, musika, yoga…

Webgune berritua

Elkartea

Webgune berritua

Mintzalasai.eus webgunea berritu dugu, EEPren diru-laguntzari eta Miarritzeko Euskara Zerbitzuaren laguntza teknikoari esker. Edukiak berrantolatu ditugu, atal berriak sortu, nabigazioa errextu… Zuen beharrei egokitutako atari bat diseinatzen saiatu gira.

Atx teatroa

Atx teatroa "Tomiris"

  • Azaroak 23 | 20:30 | Baiona

2021(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06 07
08 09 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

2021(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2021(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur
Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Portretak | Filipe Oyhamburu

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Euskal Herriak duen itzal handiko pertsona elegante baten bisitatzera joan da aldi honetan Mintzalasai. Philippe Oyhamburu Biarriztarrak (1921.06.26, Argelès-Gazost) liburutegi ondoko bere etxean hartu gaitu irriño alaia ahoan, kalakan hartzeko prest. Dantzari, kantari, idazle, mintzalari, politikari ospetsuaren portretak tarte luzeago behar luke, euskaraz, Euskal Herriaz, anarkiaz edota kulturaz kontatzeko dituen istorio guztiak agertzeko. Hona “Poupouk” mende batean bizitakoaren lagin xume bat.

Maialen, euskara, ororen ongia

Maialen Etcheverry

Maialen, euskara, ororen ongia

Lan eta politika ardurak gainetik kendurik, Maialen Etcheverryk (Hazparne) momentu bat hartu du gure galderei erantzuteko. Euskararen inportantziaz medikuntzan, politikan edo izateko maneran aritu gara besteak beste Biarritzeko hautetsi eta ginekologo ohiarekin.

Amets, Euskaraz Amesten

Amets Perez

Amets, Euskaraz Amesten

Baionako Unibertsitatean elkartu gara Amets Perezekin (1998). Duela guti bertan egon zen Euskal filologia ikasten eta orain bulegoaren bestaldean hasi da lanean Biarritzeko gau eskolan.

Maider, euskara, nire kar handia

Maider Louessard

Maider, euskara, nire kar handia

Angeluko itsas bazterra, uhain handien burrunba eta eguzkiaren azken izpiak... Maider Louessard, eskulangile hezitzaileak gustuko duen kostalde txokoan, irriño alaia aurpegian erantzun ditu Mintza Lasaien galderak.

Ekhi, euskara lerroburu

Ekhi Erremundegi

Ekhi, euskara lerroburu

Berria egunkariaren Baionako bulego ondoko terraza batean, udazkeneko eguzki izpiak eta bi itxialdien arteko kale giro goxoa lagun, Ekhi Erremundegik (Baiona 1989) elkarrizketatuaren ezohiko lekua hartu du Mintzalasaientzat.