Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille
Ikasto klik!
Matahami argitaletxearen iniziatiba berria da: liburu eskaerak egin eta Ikastolak lagundu.
2020eko Azaroaren 16a | ± 47s
Bidarteko Matahami argitaletxeak liburu elebidunak argitaratzen ditu haurrentzat (frantsesez eta euskaraz).
Ikasto klik
Azaroaren 15etik abenduaren 15era arte:
- Matahami webgunean eskaera egin ezazue (www.matahami.com).
- IKASTO KLIK operazioa eta ikastola bat hautatu.
- Ikastolako entregatzea abenduaren 15etik 18ra izanen da.
- Salmenten %30 hautatutako ikastolari ematen zaio.
Bartoxeko Olentzero
Eskuragarri da gainera Matahamiren liburu berria bi bertsiotan: elebiduna (euskara-frantsesa) edo euskara hutsean. Antton Kazabon eta Laure Gomez beren Olentzeroren bertsioa proposatzen digute, Bartoxekoa!
“Neska-mutiko anitz izitzen dira Olentzerorekin, itxura beldurgarria duelako: bisaia beltza, tripa handia... Baina jada Maddi ez da izitzen. Ez behintzat Bartoxeko Olentzerorekin. Zergatik ote?”