mintzalasai

Euskaraz bizi

KOSKA, Gazte mintegia

16 eta 25 urte arteko gaztea zira? Antzerkigintza edo artea gustatzen zaizu? KOSKA, Gazte mintegian parte hartzeko izena eman dezakezu!

2020eko Azaroaren 17a | ± 02min 21s

Baina zer da KOSKA?

Euskal Hirigune Elkargoaketa AXUT! konpainiak proposatutako formakuntza bat da KOSKA, antzerkigintza eta oro har artearen inguruko topaketa bat, transmisioa, sorkuntza, elgar ezagutza eta trukaketa sustatzeko asmoarekin.

Lurraldetasuna kondutan harturik, 16-25 urte bitarteko antzerkizale euskaldunen saretzea indartzeko xedea du KOSKA mintegiak. Jakinik libertimendua, maskarada edo kabalkada inguruko hitzorduetan gazteen sormen lanak indar eta oihartzun handia ekartzen duela jadanik.

Edukia - Egutegia

Hainbat hitzordutara gomitatuz, KOSKA-k formakuntza praktiko bat proposatuko du: artistekin topaketak, sorkuntza prozesu baten ezagutza, sorkuntza egonaldietara eta ikusgarrietara gomitatuz.

AXUT!kolektiboaren laguntzarekin, jokoa, espazioa, taularatzea, idazketa, eta gaur egungo hedabide ezberdinen lanketa eginen da.

Praktika

Formakuntza bi asteburuz eginen da, 2021eko urtarrilaren 16 eta 17an et maiatzaren 1 eta 2an. Formakuntza burutuko den lekua parte hartzaileen arabera hautatua izanen da.

  • Tematika: Antzerkia, transposizio ariketa bat.
  • Edukia: jokoa, espazioa, taularatzea, idazketa, eta egungo hedabide ezberdinen lanketa

Ikusgarri / Egonaldiak

Praktikaz gain, sorkuntza egonaldi etaestrenaldietara hurbiltzea proposatua izanen da:

  • 2021eko urtarrilaren 18tik otsailaren 5era (data zehaztekoa)ATZERRIAN LURRA GARRATZ sorkuntzak (Artedrama) Luhusoko Harri Xuri gelan eginen duen egonaldira gomita;
  • 2021eko otsailaren 5ean ATZERRIAN LURRA GARRATZ estrenaldira gomita;
  • 2021eko otsailaren 20an larunbatarekin AMUA sorkuntzak (Axut!) Larzabalen eginen duen egonaldira gomita;
  • 2021eko Martxoaren 5 edo 6an AMUA estrenaldira gomita;
  • Beste: Egutegiaren arabera, beste hitzordu batzuk (libertimendu, maskarada, kabalkada…).

Hitzorduen datak osasun egoeraren arabera aldatzen ahalko dira.

KOSKA mintegiak formakuntza osoanengaiatzea eskatzen du, osotasun eta dinamika bat sortzeko gisan.

Horretarako, parte hartzaile bakoitzari galdegiten diogu gainean aipatuak diren hitzordu guzietan parte hartzea.

Xehetasunak

BALDINTZAK:

  • 16 eta 25 urte artekoa izan
  • Proposatu hitzordu guzietan parte hartu

Toki kopurua: Gutienez 10 / Gehienez 20

Zure izena emateko, azpiko informazioak igorri mailezl.oillarburu@communaute-paysbasque.fr helbidera, abenduaren 5a aitzin:

  • Izena – Deitura
  • Adina
  • Helbidea
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa
  • Lana / ikasketa saila

Info+: https://www.kultura-paysbasque.fr/eu/ikuskizunaren-inguruan/bazterrean/koska-gazte-mintegia?fbclid=IwAR1QsiouU47eXN6BmmHNUfc4xpzWGcIZgaaRXlevCg5gw8WNw5DdMeqmt50


hari@
Euskara, ikastetxetik plazara

Euskaraz bizi

Euskara, ikastetxetik plazara

Haur batek esna dagoen denboraren %15 baizik pasatzen du eskolan. Beraz, hizkuntza bat naturalki barneratzeko orduan, garrantzitsua da ikas-denboratik kanpo erabiltzea. Aisialdi eta aktibitate eskaintza aberatsa da euskaraz: skate, dantza, surfa, zientziak, bertsolaritza, literatura, pilota, zirkoa, musika, yoga…

Webgune berritua

Elkartea

Webgune berritua

Mintzalasai.eus webgunea berritu dugu, EEPren diru-laguntzari eta Miarritzeko Euskara Zerbitzuaren laguntza teknikoari esker. Edukiak berrantolatu ditugu, atal berriak sortu, nabigazioa errextu… Zuen beharrei egokitutako atari bat diseinatzen saiatu gira.

Atx teatroa

Atx teatroa "Tomiris"

  • Azaroak 23 | 20:30 | Baiona

2021(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06 07
08 09 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

2021(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2021(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur
Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Portretak | Filipe Oyhamburu

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Euskal Herriak duen itzal handiko pertsona elegante baten bisitatzera joan da aldi honetan Mintzalasai. Philippe Oyhamburu Biarriztarrak (1921.06.26, Argelès-Gazost) liburutegi ondoko bere etxean hartu gaitu irriño alaia ahoan, kalakan hartzeko prest. Dantzari, kantari, idazle, mintzalari, politikari ospetsuaren portretak tarte luzeago behar luke, euskaraz, Euskal Herriaz, anarkiaz edota kulturaz kontatzeko dituen istorio guztiak agertzeko. Hona “Poupouk” mende batean bizitakoaren lagin xume bat.

Maialen, euskara, ororen ongia

Maialen Etcheverry

Maialen, euskara, ororen ongia

Lan eta politika ardurak gainetik kendurik, Maialen Etcheverryk (Hazparne) momentu bat hartu du gure galderei erantzuteko. Euskararen inportantziaz medikuntzan, politikan edo izateko maneran aritu gara besteak beste Biarritzeko hautetsi eta ginekologo ohiarekin.

Amets, Euskaraz Amesten

Amets Perez

Amets, Euskaraz Amesten

Baionako Unibertsitatean elkartu gara Amets Perezekin (1998). Duela guti bertan egon zen Euskal filologia ikasten eta orain bulegoaren bestaldean hasi da lanean Biarritzeko gau eskolan.

Maider, euskara, nire kar handia

Maider Louessard

Maider, euskara, nire kar handia

Angeluko itsas bazterra, uhain handien burrunba eta eguzkiaren azken izpiak... Maider Louessard, eskulangile hezitzaileak gustuko duen kostalde txokoan, irriño alaia aurpegian erantzun ditu Mintza Lasaien galderak.

Ekhi, euskara lerroburu

Ekhi Erremundegi

Ekhi, euskara lerroburu

Berria egunkariaren Baionako bulego ondoko terraza batean, udazkeneko eguzki izpiak eta bi itxialdien arteko kale giro goxoa lagun, Ekhi Erremundegik (Baiona 1989) elkarrizketatuaren ezohiko lekua hartu du Mintzalasaientzat.