3 web mintegi Euskoa hobeki ezagutzeko
Azaroaren 25ean, adibidez, euskarari buruzko mintegi bat eginen dute: Eusko eta Euskaraldia, euskarari bizi emaiteko lekuak.
2020eko Azaroaren 23a | ± 02min 17s
2020ko azaroaren 18tik goiti, hiru web mintegi antolatuak dira, Euskal Herrikomonetari buruz gehiago jakiteko. Web mintegi horietan Zoom bideokonferentzia plataformaren bidez harte hartzen ahal duzue, eta Euskoko Facebook orrian ere zuzenean hedatuko dira.
Deneri idekiak diren 3 web mintegi horien bidez, Euskoaren alderdi berriak ezagutuko dituzu. Hizlariek beren esperientziak eta gogoetak partekatuko dituzte, baina eztabaida horietan zuek ere parte hartzen ahalko duzue.
"Betidanik Euskoari buruz jakin nahi izan duzun guzia", azaroaren 18an, 19:00etan, asteazkenarekin
Lehen web mintegi honetan, Euskal Herriko monetaren historia aurkeztuko dizuegu, sortu zenetik gaur arte. Izen emaiteak
"Eusko eta Euskaraldia: Euskarari bizi emaiteko lekuak", azaroaren 25an, 19:00etan, asteazkenarekin
Web mintegi hau Euskara hutsean izanen da. Maika Thicoipe, Euskal Monetako euskara garatzaile arduradunak, eta Xan Aire, Euskaraldia elkarteko kideak, lurraldeko bi dinamika horiek nola euskara biziarazteko elkartzen diren aurkeztuko dute. Euskararen sustatzea bizi publikoan, eta bereziki tokiko ekonomiaren esparruan, Eusko eta Euskaraldiak partekatzen duen helburua da. Batez ere “Ariguneak” dispotibo berriarekin, horiek agerian jartzen baituzte euskararen praktika bultzatzen dituzten lekuak.
"Tokiko moneta, balore eramailea den moneta alternatiba", abendoaren 2an, 19:00etan, asteazkenarekin
Hirugarren eta azken web mintegiaren helburua, tokiko monetaren kontzeptua ezagutaraztea izanen da, bere erronka eta baloreen bidez, euroaren alternatiba gisa. Bi hizlarien artean, Simon-Pierre Sangayrac izanen da, "Osons le Progrès" Think Tank-aren kide da eta "Monnaies locales: un levier de relance de nos territoires" txostenaren idazleetariko bat da (bigarren hizlaria baieztatzekoa da oraindik). Lehen zatian tokiko monetak alde historikotik berriz kontestualizatuko dira, bigarren zatian, tokiko moneta baten sortzearen onura ekonomikoetaz interesatuko gira. Azkenik, moneta horiek gizarte proiektu gisa aztertuko dira, zinezko ingurumena eta jendartearentzat dituzten abantailak aipatuz. Web mintegi honen bukaeran, tokiko monetaren kontzeptuak ez du gehiago sekreturik izanen zuretzat!