369.272 artikulu euskaraz, Wikipediaren 20.urteurrenean
7 datu interesgarri Wikipedia entziklopedia partehartzaileari eta euskararen presentziari buruz.
2021eko Urtarrilaren 20a | | ± 01min 29s
1. 20 urte
Wikipedia 2001eko urtarrilaren 15ean sortu zuten Jimmy Wales eta Larry Sanger Estatu-Batuarrek. Wiki hitzak hawaieraz "fite" erran nahi du eta Pedia hitzak heziketa grezieraz. Wikipedia ingelesez sortu zen eta ondotik frantsesa, alemana eta katalana gehitu zitzaizkion, orden horretan.
2. Jabegoa
Wikipedia proiektua Wikimedia Fundazioak kudeatzen du: San Frantziskon kokatua den eta irabazteko xederik gabeko elkarte bat da. Diru emaitzen eta diru-laguntzen bidez finantzatua da.
3. Artikulu kopurua
Guztira 55642013 artikulu eta 93770963 erabiltzaile ditu momentu honetan, baina zifra hori egunero aldatzen da. Egunean 25000 artikulu inguru idazten dira. Munduko entziklopediarik handiena da.
4. Funtzionamendua
Irakurle bakoitzak edukia alda edo gehitu dezake. Hilabetean 280.000 laguntzailek egiten dituzte ekarpenak hizkuntza guztietan. Bestalde, robotek ere elikatzen dute, zuzenketak eginez batez ere. 2014an aldaketen %15 robotek egina zen.
5. Euskarazko orria
Lehen ekarpena 2001eko abenduaren 6an idatzia izan bazen, euskarazko azala eta bertsio beregaina 2003ko azaroan sortu zen.
6. Euskararen posizioa
Wikipedia 316 hizkuntzatan existitzen da. Horietatik, euskara 32. posizioan da 369272 artikulurekin. Euskara da, katalanaren ondoren, wikipedia garatuena duen Europako bigarren hizkuntza gutxitua.
7. Ikasleak eta Wikipedia
Eskoletan eta unibertsitatean geroz eta gehiago erabiltzen da Wikipedia. En 2019, 2.500 ikasle inguruk ia 800 artikulu berri sortu zituzten eta beste 1.200 inguru hobetu euskarazko Wikipedian.