mintzalasai

Bertrand, euskara fun da!

Portretak

Bertrand, euskara fun da!

2020eko Urriaren 23a | BERTRAND AUPETIT-DURAND | | ± 05min 07s

Euskara ikasteko erabakia, Negu Gorriak taldearen kontzertu batetik landa hartu zuen lehen aldiz Bertrand Aupetit-Durand Biarriztarrak (Biarritz 1976). Urte batzuk beranduago, lantokian proposatu formakuntzaren ondoren, euskaraz aritzeko urratsa gainditu du Angeluko euskaldun berri eta erizain alaiak.

Maryse Elissalde, EuskaraZennnn

Portretak

Maryse Elissalde, EuskaraZennnn

2020eko Urriaren 12a | MARYSE ELISSALDE | | ± 04min 28s

Angeluko etxeko lorategian, eguzkipean hartu dugu dutea Maryse Elissalderekin (Baiona, 1966). Baionan, Errobi bazterrean zuen ezti saltegia utzi duenetik, etxeko lasaitasunean lan egiten du orain, bere erritmoan. Euskara, kalaka eta lasaitasuna dira Iholdiko irakaslearen bizi ardatz nagusiak.

Marilou, euskaraz

Portretak

Marilou, euskaraz "walking"

2020eko Irailaren 18a | MARILOU LAPEYRADE | | ± 04min 48s

Marilou Lapeyrade Angeluarrak (1994 Biarritze) euskara eta ingurumena ditu bizi bidearen zutabe nagusiak. Baionako Zizpa gaztetxeko bozeramaile gaztea, euskara garatzaile da orain Euskal Elkargoan; buruan dituen proiektuez eta ametsez ere mintzatu zaigu.

Florian, euskara

Portretak

Florian, euskara "on the rocks"

2020eko Irailaren 4a | FLORIAN BOUFFAUT | | ± 04min 15s

Kaferik sekulan edaten ez duen arren, Florian Bouffaut (1982, Donibane Lohitzune) ostalariak, bazkal ondoan errezibitu gaitu Baiona ttipiko Kalostrape ostatuan. Nerabe hasi zen Biarritzen euskara ikasten; 2008tik euskaraz zerbitzatzen ditu koktel eta apairu goxoak.