
Renaud, euskara abiadura bizian!
2021eko Martxoaren 12a | RENAUD DAVANT | | ± 05 min 54 s
Irudiekin jostatzen gustuko zuelako ikus-entzunekoetan sartu zen buru belarri Angeluko Renaud Davant (Baiona 1992). Diploma poltsikoan, Pariseko lan esperientzia labur bat nahikoa izan zuen gero irudi munduko giroa ez zela beretzat egina ohartzeko. Frantziako hiriburutik itzultzean, euskara ikastea bilakatu zen lehentasuna. Orain, euskara irakasteaz gain, gure hizkuntzaren aldeko dinamika Biarritzen piztea bihurtu da Mizanbu gaztetxeko kidearen asmoa.