Euskara, gure haurrentzako etorkizuneko aukera
Eskoletan izen-emate garaiak dira. Oraindik ez baduzue hautua egin, hemen aurkituko duzue euskarazko irakaskuntzari, modelo desberdinei eta elebitasunaren abantailei buruzko informazioa.
2022ko Urtarrilaren 10a | | ± 01min 43s
Hautu koherentea
Batazbestean, 5 ikasleetarik batek ikasten du euskara Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan. Hizkuntza ikasteko modelo eta sail desberdinen artean hauta dezakete gurasoek: ordu parekotasuna, euskara indartua, murgiltzea… Eredu bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina euskararen hautua egiteak beti ditu abantailak: ikasketetarako lagungarria da, lurraldeko kultura barneratzen laguntzen du…
Ttantto batzuk gehiago
Euskara txikitatik ikasteak abantaila anitz ditu:
1. Tokiko kulturan murgiltzea
Euskara ikasteak euskaraz komunikatzea ahalbidetzen du: belaunaldien arteko zubiak eraikitzea, bizi soziala aberastea… Gainera, euskara tresna ezinhobe bat da kultura barneratzeko: euskal kulturaren aniztasuna, berezitasuna eta aberastasuna ulertzeko gakoa da. Bere bidez, haurra herritar bizi eta aktibo bilakatzen da.
2. Irekiera bat mundura
Hizkuntza bakoitza mundua ulertzeko manera bat da eta balore eta emozio batzuk garraiatzen ditu. Hizkuntza bat baino gehiago mintzatzeak haurrari pentsatzeko molde ezberdinak erakusten dizkio eta bestearenganako interesa eta irekiera emendatzen dizkio.
3. Pizgarri intelektuala
Hezkuntza elebidunak burmuinaren garapenean eragiten du, epe luzean onura kognitiboak ekarriz. Horrek ondorio positiboak ditu haurrarentzat: egokitzeko gaitasuna, kontzeptualizazioa, logika… Gainera, euskararen joskera bereziak gimnastika hori handitzen du.
4. Beste hizkuntzak ikasterakoan
Burmuinaren eremu prefrontala indartzen duenez, euskara ikasteak beste hizkuntzen ikastea erraztuko du. Izan ere, elebitasun goiztiarra eleaniztasunerako ate bat da.
5. Perspektiba profesionalak
Euskara menperatzeak geroz eta bide gehiago irekitzen ditu lan bat atzemateko momentuan: irakaskuntzan, kazetaritzan, merkataritzan, turismoan, zerbitzuetan, funtzio publikoan, aisialdian…
Bonus: deskargatu euskarazko irakaskuntzari buruzko gida