Sorginkeria, jukutriak eta dantzak. 1605-1615: Euskal Herria aro modernoan sartzen
- Urtarrilak 09 > Otsailak 20
- Mediateka | Biarritz
Claude Labat historialariak idatzia eta Markok ilustratua,Sorcellerie Manigances & Sarabandes(Elkar, 2019) liburuaren haritik osatua den erakusketa da, Irisarriko Ospitalea ondare heziketa zentroak obratua. Aro modernoaren hasierako Europako mentalitateak ulertzeko atea irekitzea du xede erakusketak, modu eskuragarrian. Erakusketa euskaraz eta frantsesez jarraitu daiteke.
Bisitak proposatuko ditu Claude Labatekfrantsesez urtarrilaren 16an, 14:30etatik 18:00etara. Baina horretarako aitzinetik hitzordua hartu behar da.
Euskaraz ereegin daitezke bisitak. Baina horretarako ere aitzinetik hitzordua finkatu beharko da, mediatekara zuzenean deituz: 0559222886.