Docketan topa: Emazteen lekua euskal zineman
- Ekainak 25 | 16:00
- Atalante zinegela | Baiona
Hegoaldeko 50/50 kolektiboaren parekoa den Hemen kolektiboaren aurkezpena eta emazteak zinegintzan eta entzunikusezko industriansustatzeko abian ezarri ekimen konkretuen bitartez(ik. Aukera egitasmoa), emazteek euskal zinegintzan duten leku berezia aipagai izanen dugu. Zer ekarpen egin dezakete profesional gisa irudikapen eta kontakizunen bilakaeran? Zoin dira eraman beharreko ezberdintasunaren aurkako borrokak?
Iratxe Fresneda, film egile eta ekoizlea /Maria Pilar Rodriguez, euskal zinegintzan emazteek duten irudikapenari buruzko ateratzekoa den ikerketa baten argitalpen zuzendaria /Lara Izaguirre, film egilea, ekoizlea eta Hemeneko lehendakariordea /Paula Olaz, musikagilea /Itziar Leemans, film egilea.
Moderatzailea: Luz Olaizola, Zinegintza saileko koordinatzailea Tabakaleran.
Sartzea urririk. Bapateko itzulpena euskaratik frantsesera.
Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin.