Fauna, animalien topaketa erakusketaren bisita gidatua
- Abenduak 10 | 17:00
- DIDAM | Baiona
Bisita gidatua euskaraz, Maika Lapouble gidari-hizlariak eskainia.
Animalia-bizitzaren bihotzean murgilduz, txikiak eta handiak gozatzea, hau da Didam-ek aurten proposatzen duen Eguberriko erakusketaren helburua. Haren irudiek bisitaria guti-asko urruneko lurraldeetara eramaten dute, non gizakiak azkenean animaliari bide uzten dion.
Azken hau errege bihurtzen da berriz ere bere bizilekuan, eta graziaz, diskrezioz, eta batzuetan maiestatez eta umorez eboluzionatzen du, hiru argazkilari bidaiari eta abenturazaleen begiradapean, izaera eta ezohiko topaketen irrikaz: Martin Barandalla, Guillaume Pépy eta Quentin Gravaud.
Xehetasunak eta izen-emateak:mediation.didam@bayonne.fr/ 06 02 42 71 39.Leku kopuru mugatua.