Maddi Oihenart eta Julen Achiary
- Abenduak 11 | 16:00
- DIDAM | Baiona
DIDAMen iraganen den “Fauna, animalien topaketa” erakusketa kari, kontzertu ezin ederragoa proposatuko digute Maddi Oihenart eta Julen Achiary kantariek. Haien bozak durundan sartuko dira erakusketako argazkiekin. A Capella edo perkusio edo ttunttunez lagundurik, gailurretan adoretsu eta errotuak, Xiberoko kantua eta naturarekin solas molde bat kontsidera daitekeen "Basa Ahaide" aitzinako eta hitzik gabeko estiloa arakatzen dituzte, gizakia bere inguruaren baitan kokatuz eta bere lurrarekin lotuz.