Jean-Yves Roques & Pantxix Bidart "Otto Krome"
- Urriak 19 | 18:00
- Baionako Euskal erakustokia | Baiona
Baionako Euskal Museoak Otto Krome, autokromoaren sorkuntza Euskal Herrian, hitzaldi kantatua multimedia eta elebiduna aurkezten du. Jean-Yves Roquesek (L’enfance de l’art) eta Pantxix Bidart kantariak emanik. Euskal Herria koloretan: Autokromoak, 1907-1935 erakusketaren kari.
Otto Krome fikziozko pertsonaia bat da, kondairazko gizon bat, bere ilobari idatzi zizkion gutunak aurkituak izan dira. Bertan, bere abentura kontatzen du argazkigintzaren historiaren muinean, egin dutenekin izandako topaketak, izen askotan euskaldunduak, bidaiak, munduan zehar duen ezagutza sarea, parte hartzea edo kolorearen prozedurak ulertzea. Irudien narrazioa, eszenen arabera, euskaraz kantatutako elkarrizketa bati irekitzen zaizkion leku eta une garrantzitsuetan garatzen da.