Mintzodromoa
- Martxoak 27 | 19:00
- Gau Eskola | Biarritz
- 3-5 urte, 6-11 urte, 12-17 urte, 18+ urte
Zer da mintzodromo bat?
Elkarren artean mintzatzeko hainbat gai hautatuko dira: Euskal kultura / Klika: Ahalduntzea, erabilera / Euskara zertarako? Eta askoz gehiago.
Nola parte har dezaket?
- Laguntzaile izanez: Zatoz gai bati buruzko elkarrizketak animatzera eta zure ezagutzak partekatzera. Horretarako, jar zaitez kontaktuan Euskara Zerbitzuarekin: euskara@biarritz.fr edo 05 59 41 57 55.
- Egunean bertan hurbilduz: izan euskaldun edo euskara ikasle. Euskara ahoan eta irria ezpainetan duen oro ongi etorria da. Hasierako maila dutenentzat jokoak izanen dira, jolastuz ikasten segitzeko.