Sorgin ehiza Euskal Herrian Asisko Urmenetarekin: "Sugarren mende" mintzaldi marrazkitua
- Otsailak 13 | 15:00
- Antolatzailea: MEDIATEKA
- Biarritz
- 12-17 urte, 18+ urte
Sugarren mendea(Erroa et Herrima)saiakera grafiko berriaren aurkezpena.
1525etik 1616ra bitarte sorgin-ehiza andana burutu zuten Nafarroa guztian, Erronkaritik Sakanaraino. Eta Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago, Lapurdi guztira ere hedatu zen jazarpena.
Bere saiakerantragedihura kontatzea du xede Urmenetak. Bere enkoadramendu historikoan, bai eta testuinguru geografikoan ere: "ezin baita ahantzi Euskal Herria bera mugalde bilakatzen ari zela bi inperio absolutisten artean. Zigorturiko euskaldunak ez ziren bazterkinak, baina garaiko lider sozialak: horretarako eraiki zen sorginen sekta kolektiboaren mitoa, buruzagi haiek bidetik kentzeko, ezohiko prozedurak baliatuz".