Bideo emanaldia
- Martxoak 23 | 19:00
- Atalante zinegela | Baiona
- LANBROA- Egilea: Aitzol Saratxaga |2022 | Jatorrizko bertsioan, frantses azpitituluekin (20’)
Aita eta alaba oihan basa batean bizi dira, bakarturik, zuhaitzen artetik agertzen den lanbro suntsigarri batek ikaraturik.
- ZERUA BLU- Egilea: Lur Olaizola |2021 | Jatorrizko bertsioan, frantses azpitituluekin (14’)
1954ko urtarrilaren 24an, Mamaddi, 22 urte, New Yorkera ontziratzen da Havre hirian. Lehenago hasi zen bere bidaia, bere herriko zinegelan.
- HELTZEAR- Egilea:Mikel Gurrea | 2021 | Jatorrizko bertsioan, frantses azpitituluekin (17’)
Donostia, 2000. urtea, euskal gatazka oraindik bizia da. Etxetik joan den anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizi osoko igaiterik zailenerako prestatzen ari da.
- IRRITS- Egilea: Maider Oleaga |2022 | Jatorrizko bertsioan, frantses azpitituluekin (15’)
Izaro eta Clara, 17 urteko bi nerabe, udaleku begirale bezala ari dira lanean. Egun batez, Clarak bere laguna musukatzen du sutsuki.