ONGI ETORRI EUSKARARA. SENTIBERATZE ETA AKTIBATZE ESTRATEGIAK EZTABAIDAN
- Irailak 19 | 09:00
- Skate Park | Biarritz
Hautu librean eta egoeraren eraldaketan oinarritutako hizkuntza politika batek, sentiberatze estrategia eta tresna sendoak beharrezkoak ditu. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan, euskarak oraindik sektore sozial zabalak ditu irabaztekoak. Nola berriz lotu hizkuntza ukatu duten hiztunak? Nola aktibatu haur euskaldunen guraso euskaldunak? Nola hurbilarazi euskararen munduan EHan instalatu berri direnak? Nola hobeki lagundu euskara ikasten ari diren helduak? Tresna eta estrategia partekatuak eraikitzeko gogoeta ziklo parte hartzaile baten hasiera (2024eko ekaina arte iraungo du). Deneri idekia: elkarte kide, euskara teknikari, irakasle, formatzaile, guraso… Euskaraz, itzulpenik gabe. Izena eman behar