Abenduaren 10 eta 17an: Horra, horra, gure OLENTZERO !
2011eko Azaroaren 30a | ARROKA | ± 01min 05s
ARROKAk Olentzeroren ohidurari jarraipena ematen dio. Olentzero, euskal elezaharraren arabera, mendian bizi den ikazkina da eta han ikatza egiten du. Urtean behin, justu Eguberri aitzin, hiri eta herrietara jaisten da pobreei suko egurrak banatzeko nehork sufri ez dezan Eguberri gauez. Bidasoako aranetik datorkigun Olentzeroren mito horrek, garaiak zeharkatu ditu, etengabe aberastuz.
Olentzero bere menditik abenduaren 17an jaitsiko da Biarriztarrei bisita bat egiteko. Nahi duten haur guziek Rocailles-etako baratzean igurikatuko dute 10:30etatik goiti, xokoleta bero bat gozatuz. Musika eta kantuak lagun, bide zati berarekin egin dezakete Clémenceau plazara buruz, ondotik Merkatura joateko, ttipi eta handiek Kantalasiaen parte hartzeko. Haren etortzea prestatzeko, Claude LABATek Olentzeroren mezua helaraziko digu mintzaldi baten karietara, abenduaren 10ean, larunbatarekin, 16:00etan, mediatekako entzun aretoan. Publikoak ere eskoletako haurrek egin marrazkiak ikusteko parada izanen du, abenduaren 10etik 31ra.