40 filma euskaraz, sarean eta urririk
2011eko Abenduaren 26a | EITB | ± 41s
Eitb.com atariak adin guzietako zinemazaleak pozteko eskaintza erreberritu du eguberri kari: euskarazko 43 filma ikusgai eman ditu, dohainik eta streaming moduan (Internet bidez egiten den bideo eta soinuaren banaketa).
Eusko Jaurlaritzaren Kultura saila eta kulturklik.net zerbitzuaren partaidetzarekin, bigarren aldiz Zinema Euskaraz operazioa burutu du prentsa talde publikoak.
Burututako filma selekzioak, kalitatezko eta euskarazko zinea eskuragarri egiten du hiritarrentzat, jakinez obra bazterrezin hauek gehienetan ez direla Ipar euskal Herriko zine-geletan programatuak.
Ikusi ahal izateko: http://www.eitb.com/eu/kultura/zinema-euskaraz/