Lehen hiruhileko egitaraua elebiduna
2012ko Urtarrilaren 4a | ATABAL | ± 58s
Lantalde eta proiektu berri batekin dator Atabal kontzertu gela 2012an. Lehen hiruhileko egitarauak, aldaketa guzi hauek islatzen ditu. Hitz ordu berriez gain, partaidetza ugariz aberasten baita.
Elebitasuna hobetzen
Aldaketen artean, komunikazio euskarrien elebitasuna ere nabarmentzekoa da. Euskara Bulegoarekin partaidetzan, liburuxka eta afitxaren testuak Euskaraz zein frantsesez irakur daitezke. Bere sorreratik euskarari garrantzia eman baldin bazion Atabalek, jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa egin du euskarri berri hauekin: testuen %90a euskaraz atzemateaz gain, hizkuntz kodifikazioari buruzko hausnarketa bat eramana izan da.
Desmartxa hori sakondua izanen da datozen hilabeteetan, webgune berriaren zabaltzearekin eta barne seinaletikaren hobetzearekin.
Urtarril erditsutan argitaratuko den Zer Diozu aldizkariak, tarte berezia eskainiko dio gaurko musikak euskaraz ere bizitzeko aukera eskaintzen duen kontzertu gelari.
Egitaraua jaisteko: