Poesiaren bitartez, hizkuntza lantzen dute Fal kolegioan
2012ko Urtarrilaren 9a | VILLA FAL | ± 29s
« Poesia taula gain » beren proiektuaren kari, Biarritzeko Fal ikastetxeko ikasle elebidunak, Ballet de Biarritzen errepika geletara hurbildu dira, urriaren 17an, « Gorpitz » ikusgarria lantzen zuen Elirale konpainiarekin elkartzeko.
Ikasle horiek, « Gorpitz » modelotzat hartuz eta Biarritz Culture, Elirale Konpainia, Biarritzeko Herriko Etxeko Euskara Bulegoa lagun, ikusgarri bat sortuko dute.
Martxoaren 22an emanen dute Colysée antzokian.
Argazkia:Jennifer Lachartre