Zinemaldia : 10 zinegela eta 56 ikastetxe biltzen dituen proiektua
2012ko Otsailaren 1a | UDA LEKU | ± 32s
Uda Leku aisialdi zentroak aurten ere Zinemaldia proiektua proposatuko du Ipar Euskal Herriko gela desberdinetan. Franklin (3-6 urte) eta Igelak eta Zapoak (7-11 urte) hautatuak izan dira 15. edizio huntan.
Urtarrilaren 30ean Maulen hasi eta otsailaren 17an Hendaian bukatuko da. Tarte hortan, 10 zinegelatatik pasako dira, hauen artean Biarritzeko Le Royal zinegela, otsailaren 9an ostegunarekin.
Goizeko 9:30tan Franklin proiektatuko dute eta arratsaldeko 2etan Igelak eta Zapoak.