ZORIONAK EKI !
2012ko Martxoaren 20a | EKI DENDA | ± 01min 07s
1981ko primaderan, Rosi, Filipe eta Terexak Biarritzen « euskal gune » baten eraikitzea deliberatzen zuten. Helburu ainitz zeuzkan gune horrek: euskara, euskal kultura, leku ideki eta alternatibo bat, askatasun aire batekin. Hola sortu zen EKI, Verdun karrikako 21.ean.
Zer da Eki?
Hiri erditik hurbil den liburu denda bat da. Euskaraz eta frantsesezko liburuak, euskal musika, jauntziak eta ofizialek egindako obrak ere. Euskarazko kurtsoez, ikastolaz, Biarritzeko elkarte batez ala euskal izateari lotua den obra bati buruz xehetasunak nahi baldin badituzu, eska ezazu Pauletti: egin ahalak eginen ditu zure galderari erantzun egoki baten emateko.
Martxoaren 24an elgar ikusten gira!
30 urte muga kari, ekipa osoak deliberatu du Ekiren historia ospatzea. Eki xutik egon dadin beren laguntza ekarri dutenak, gomitatuak dira arratsaldeko 5etatik goiti, memento goxo baten pasatzerat.
Gomit zirezte. Rosi, Filipe, Terexa eta Paulettek, ongi etorri hoberena eginen dautzuete.