Euskararen irakaskuntza eskolan: informa zaitez!
2012ko Martxoaren 26a | EUSKARA BULEGOA | ± 01min 00s
1991 eta 2011 artean, Biarritzeko eskoletan euskara ikasten duten haurren portzentaia %1etik %20era pasa da. Ikasturte huntan, 300 familiek egin dute euskararen hautua beren haurrentzat.
Gaur egun, ama eskolatik lizeora, kasik 12.000 ikaslek euskara edo euskaraz ikasten dute Ipar Euskal Herrian. Etengabe emendatzen ari den kopurua.
Aniztasun handia
Biarritzeko eskoletan, euskarazko irakaskuntza eskaintza biziki zabala da:
Oren parekotasuneko irakaskuntza elebiduna lehen maila publiko (Reptou, Michelet Paul Bert, Thermes Salins) eta giristinoan (Santa-Maria).
Murgiltze eredua Itsas-Argi ikastolan.
Irakaskuntza denboraldi osoa euskaraz Alsace ama-eskola publikoan.
Abantaila ugari
Euskararen irakaskuntzak asko ekartzen dio haurrari: lorpena ikasketetan, hizkuntzen irakaspen errextua, integrazio sinplifikatua...
Xehetasun gehiagorentzat:
2010ean Euskara Bulegoak argitaratutako liburuxka deskargatu.
Gurekin harremanetan sar (http://www.euskara-biarritz.eu/?or=8&ele=fr).
Euskararen Erakunde Publikoaren ataria: http://www.mintzaira.fr/.