mintzalasai

Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

Uste baino gehiago girelako

Euskara bezalako hizkuntzen etorkizuna hirietan jokatzen omen da. Ipar Euskal Herrian, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan metatzen da biztanleriaren herena eta euskaratik deskonektatuena: ezagutza %8koa, erabilera %1,6koa eta haurren %80ak ez du euskara ikasten ez etxean, ez eskolan.

2019ko Irailaren 1a | ± 01min 55s

Etorkizuneko aukera

Aldi berean, euskalgintzen lanari esker, 21. mende huntan euskara oraindik errealitate bat da lurralde urbanizatu honetan: 15.800 hiztun, 550 heldu euskaldungai, 2.450 haur eta gazte ama-eskolatik unibertsitatera, 60 nini haurtzaindegietan, hamarnaka egitura Bai euskarari ziurtagiriarekin…

BABn ere, uste baino gehiago gira: hortaz jabetu gaitezen okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harreran, haur parkean, ezezagun batekin harremanetan sartzerakoan… Aska ditzagun korapiloak! Astindu ditzagun inertziak! Has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irria ezpainetan, lasai baina ozen.

Bateratu & Boteretu

Euskaraldiarekin, ariketa sozial berritzailea egin dugu Euskal Herri osoan. Korrikarekin, euskaltzaletasuna aldarrikatu dugu eskuz esku 2000 kilometrotan. Seaskarekin mende erdiko lana eta borroka ospatu ditugu. Eta ez da fini! Etorkizuneko hizkuntza politika publikoak gure mobilizazioen araberakoak izango dira. Kolektiboki mobiliza gaitezen beraz, eta indibidualki alda ditzagun gure hizkuntza ohiturak.

Bizi dugun egoera diglosikoa iraultzeko, eredu berriak asmatu beharko ditugu elkarrekin. Euskara norma eta inklusiorako giltza izango diren espazioak, garaiak, aukerak, ohiturak. Sortzaileak eta ausartak izan beharko gira, euskararen inguruko kontsentsu soziala ez baita hautsiko errebeldeegiak izan girelako, kontrakoak gu baino antolatuagoak izango direlako baizik. Izan gaitezen pixkor, baikor eta burugogor!

Bitartean, sartze garai honetan Mintzalasai itzultzen zaigu BAM osora. Irailaren 23tik 29rat, euskara praktikatu eta deskubritzeko 45 aukera izanen ditugu 30 eragileren parte hartzeari esker. Aurten lehen aldiz instituzio publiko guzien sustenguarekin konda dezakegu gainera eta eskertzekoa da! Belaunaldi artekoa, berritzailea, aldarrikatzailea, kalitatezkoa, bateratzailea… Mintzalasai festibalaren egitaraua, urte osoko eskaintzaren erakusleihoa besterik ez da. Aukerak ez dira falta.

Euskaraz bizi, euskaraz goza!

Artikuluaren eranskinak

hari@
2021eko uda, egonaldiak euskaraz

Euskaraz bizi

2021eko uda, egonaldiak euskaraz

Egonaldi dibertigarriak prestatu ditu Uda Lekuk uda honetarako: piraten abenturak, mendebalde urruneko bizia, sukal’zientzilariak… Uda euskaraz jostatuz pasatzeko proposamenak 1. urtetik kolegiora!

Elkartea

"Euskara eskuz esku" tresna

Euskaltzaindiak EEE tresna sortu du Iparraldeko euskaldunentzat. Euskara batuaren arauak modu sinplean azaltzen ditu eta ezjakintasunak eta dudak argitzen laguntzen du.

Zirko ikastaroa

Zirko ikastaroa

  • 2021eko Apirilaren 21etik | 14:00
  • Apirilaren 22ra
  • Baiona

2021(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04
05 06 07 08 09 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur