Euskaraz bizi #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir
Erronkak hobeki ulertzeko kanpaina
Eskoletan izena emateko garai horietan, Biarritz Angelu eta Baiona hiriek bat egiten dute euskarazko irakaskuntzari buruzko informazio kanpaina bururatzeko. Xedea gurasoei informazioa helaraztea da euskararen hartze goiztiarraren abantailei, irakaskuntza eskaintzaren aniztasunari eta haien haurren laguntzeko duten rolari buruz.
.110115.jpg)
2020eko Otsailaren 17a | ± 01min 15s
Denentzako hautu tinkoa
Batez bestean, 5 ikasleetarik batek du euskara ikasten 3 hirietan. Irakaskuntza eredu ezberdinek die aitamei hautua eskaintzen. Oraingo egunean, haien haurrentzako elebitasunaren hautua egiten duten burasoen gutiz gehienak ez dira berak ere ez hiztunak, eskolatzearen jarraikipenean neholako arazorik sortu gabe, etsenpluz.
Eskolan ikaste erraztuak, lurraldeko kulturaren bereganatzea, zubi kulturala,… arrazoinak ez dira eskas adin ttipienetik euskararen hautuaren egiteko. Zabaltze urraspidea den euskararen ikastearen alde engaiatzen dira kolektibitateak. Izan ere, familiaren bidezko transmisioa hain ahula den hirietan, eskolari esker dute gazte belaunaldiek hizkuntza berreskuratzen.
Baidezpadako segida
Elebitasuna ez denez soilik ikaste denboran eraikitzen, eskolaldi ondoko aktibitateetan eta etxean hizkuntzarekin harremanetan izateko aukera haurrari eskaintzea premiatsua da. Burasoen rola guziz funtsezkoa da beraz. Esku-orri horretan ulertzeko giltza batzuk zerrendatuak zaizkizue, haurrak bere ikasterako duzuen interesa eta esku hartzea sendi ditzan.
3 hiriek 2013az geroztik abian ezarri zuten kanpainen segidan kokatua da aldi huntakoa, lurralde mailako dispositibo mutualizatuen osagarri.
Eskuorria hemen deskargatu.