Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
Bi Harriz Lau Xori: Zinema
Euskal kultur adierazpenak Miarritzera ekartzen dituen festibala martxoaren 18tik 22ra iraganen da aurten. Biarritz Culture-k antolaturiko egitarauak lau ardatz ditu: antzerkia, zinema, dantza eta musika.
2020eko Martxoaren 3a | ± 01min 00s
Oreina
Zinemaren arloan, Oreina filma eskainiko dute Le Royal zineman martxoaren 19an 20:00etan. Koldo Almandoz donostiarraren film dramatikoa da eta Khalil gazte deserrotuaren bizitzari buruzkoa da.
Sinopsia: Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu. Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea.Khalil, industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute.
Info+: http://biarritz-culture.com/