Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
Bi Harriz Lau Xori: Musika
Euskal kultur adierazpenak Miarritzera ekartzen dituen festibala martxoaren 18tik 22ra iraganen da aurten. Biarritz Culture-k antolaturiko egitarauak lau ardatz ditu: antzerkia, zinema, dantza eta musika.
2020eko Martxoaren 5a | ± 57s
Musikari dagokionez, gaualdi bat antolatua da Atabalen martxoaren 20an 20:30etik aitzina.
Maïrü (Panda Valium – Polygorn)
Moï Moï Dj Set
Eta Acid Arab taldea:
Pariseko taldeak musika elektroniko indartsuaren eta arabiar eta Ekialde Hurbileko herrietako soinuen nahasketa bikaina eskaintzen du. 2016an, Musique de France lehen diskoa argitaratu ondoan, Frantziako eta nazioarteko agertokiak sutan jarri zituen eta entzuleen mirespena bildu zuen. 2019an, Jdid (berria, freskoa arabieraz) lan berria plazaratu du taldeak. Mediterraneoaren ipar, hego eta ekialdeko bazterren arteko trukaketa indartu du. Eta gomita bereziak artoski hautatu ditu. Guido Minisky eta Hervé Carvalho DJek sortu zuten Acid Arab. Pierrot Casanova, Nicolas Borne eta Kenzi Bourras algeriar teklatu joilearekin, egiazko talde bilakatu da.
Info+: http://biarritz-culture.com/