Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Durangoko azoka egokitua aurten
Antolatzaileek zalantzak izan badituzte ere, deliberatu dute abenduaren 5etik 8ra egitea aurtengo Durangoko azoka.
2020eko Uztailaren 1a | ± 32s
Osasun krisia dela eta, protokolo bat lantzen ari dira:
- Ostiralean ikasleak joan ohi ziren azokara, baina aurten online programazio bat eskainiko diete.
- Egitarauaren aldetik ere, eskaintza murritzagoa izanen da, baina webgunearen bidez ere hedatuko dute.
- Azkenik, online denda ere irekiko dute.
Aurtengo lema TaupaDA! izanen da eta mezu baikor bat hedatu nahi dute antolatzaileek: euskal kulturgintzak bizirik segitzen duela.
Info+: www.durangokoazoka.eus