Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille
Herrixka, euskarazko aktibitateak
Baionako Ikastolen Laguntzaileek euskarazko aktibitateen foro bat antolatu dute irailaren 5ean, Bernat Etxepare Lizeoan.
2020eko Agorrilaren 18a | ± 33s
Baiona eta inguruetan diren euskarazko jarduerak ezagutarazi nahi dituzte foro horren bidez. Beraz, egun osoko egitarau bat prestatu dute, 10:30etik 17:00etara.
Goizean, elkarteek mahaiak ezarriko dituzte bakoitzaren aktibitatea aurkezteko eta gainera animazio bat proposatzen ahalko dute. Ondotik, jatekoa, edatekoa eta musika ere izanen dira.
Batez ere haurrentzako proposamenak atzemanen dituzue foroan, baina helduentzat ere zenbait elkarte interesgarri present izanen dira.
Kontaktua: herrixkabil@gmail.com
Ikus egitaraua: