Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
Itsas bazterraren bisita euskaraz, Miarritzen
Ondarearen Europako egunen karietara, anekdotaz beteriko bisita antolatua da Miarritzen, irailaren 19an.
2020eko Irailaren 14a | ± 36s
Itsas ibilaldia irailaren 19an, larunbatarekin, 17:00etan abiatuko da Miarritzeko itsasargitik. Euskaraz izanen da eta Iban Regnier-k gidatua.
Itsas ibilaldi polit baten moduan, Miarritzeko historioa historioaurretik gaur egun arte kondatua izanen zaizue. Itsasoaren bilakaera, balearen ihizia, garai ederreko anekdota gatz-biperdunak, surfa, aipatuak izanen dira, beti itsas bazterreruntz begira.
Tokiak mugatuak dira. Aitzinetik izen ematea beharrezkoa da irailaren 16a aitzin, gure webgunean (https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/2737-itsas_ibilaldia) edo Kultura Zerbitzuan (05 59 41 57 56).