mintzalasai

Elkartea

9. edizioa 9 puntutan

Afitxaren argazkiari erreferentzia eginez, Baionako Coffee muxu ostatuan aurkeztu dugu 9. Mintzalasai festibala. Hor ziren elkarteko kideak, sustenguak eta Baiona eta Miarritzeko euskara auzapezordeak...

Prentsaurreko koloretsu eta animatua
irudia ikusi | Prentsaurreko koloretsu eta animatua

2020eko Irailaren 16a | ± 02min 55s

1. Bururaino joan gira. Duela zenbait hilabete hasi ginen Mintzalasai festibalaren 9. edizioa prestatzen. Joan den uztailean, elkarteko kideek erabaki zuten aitzinatzen segitzea, osasun testuingurua aldakorra bazen ere. Geroztik, komisioetako laguntzaileek programa eder bat diseinatu dute.

2. Ez genuen horretara iritsi nahi. Iraila erdian, ebidentziara jo behar izan dugu: 2012. urteaz geroztik, euskara plazerarekin partekatzeko promesa betetzeko konpromisoa hartu dugu. Zoritxarrez, egungo klimak ez digu uzten euskaraz lasai mintzatzeko edo hizkuntza ezagutzeko hitzordu goxoak antolatzen.

3. Egitarau murriztua. Horregatik, erabaki dugu aurreikusitako 49 hitzorduetatik 24 bakarrik proposatzea. Tailerrak, ikusgarriak, bisitak, ipuinak, hitzaldiak, proiekzioak… Denentzat pentsatuak izan dira, adin eta euskara maila desberdinetako herritarrentzat. Gainera, asteko egun bakoitzak bere berezitasuna izanen du.

4. Hiztegi berria. Aurtengo berritasunetako bat “Hitz larrien, irainen eta kitziken” hiztegia da; lan kolektibo baten fruitua. Gainera, metodologia bat ere proposatzen du bakoitzak bere irain hoberenak sortzeko.

5. Badakigu nor eskertu… Mintzalasai biziarazten duten laguntzaileak, lurraldeko elkarteetako militanteak, bakoitza bere arloan lanean ari direnak. Milesker gure partaideei eta instituzioei: lehen urtetik laguntzen gaituen EKE, gure lana hedatzen ahalbidetzen duten EEP eta Elkargoa, eta batez ere diru, baliabide eta logistika mailan laguntzen gaituzten Baionako eta Miarritzeko herriko etxeak.

6. …eta nor eskas den oraindik. Nahiz eta gure lurraldean euskararen aldeko kontsentsu sozial azkar bat eraikitzen ari den, iruditzen zaigu hiri batzuk ez direla aski engaiatzen. Hizkuntza politika publikoa ezin da elkarteen laguntzara soilik mugatu, eta beste guzia Elkargoaren esku utzi. Hirien errola ere biziki garrantzitsua da. Eta Mintzalasaik ezingo du BAM eskualde osoan segitu, hirietako batek ez badu nahikeriarik.

7. Segi dezagun aitzina. Konfinamenduak erakutsi digu zenbateraino diren hauskorrak euskarari eskainitako espazioak: haurrentzat, euskara eskolan giltzapetuegi dago oraindik. Euskaldungaientzat, euskara konplexurik gabe praktikatzeko aukerak sobera eskasak dira oraindik. Euskaldunentzat, euskaraz bizitzeko eskubidea gehiegi ukatzen da. Lanean segitu nahi dugu gure hiru gertakariak BAM mailan antolatzeko eta hiru tresnak Euskal Herrian (eta haratago) hedatzeko.

8. Bateratzeko beharra. Lan bat hasi dugu instituzioekin, Mintzalasairentzat eredu ekonomiko iraunkor bat osatzeko eta urrats bat urrunago joateko.

9. 10 urteak ospatuko ditugu! 2021ean, Mintzalasaik 10 urte beteko ditu. Jadanik hasiak gira prestaketan: festibala udako azken egunean hasiko da eta Hizkuntzen Europako Egunarekin bukatuko (2021eko irailaren 20tik 26ra). Ausardia, berrikuntza eta kolektiboa ardatz izanen dituen astea.

Egitaraua osoa: hemen.


Artikuluaren eranskinak

hari@
2021eko uda, egonaldiak euskaraz

Euskaraz bizi

2021eko uda, egonaldiak euskaraz

Egonaldi dibertigarriak prestatu ditu Uda Lekuk uda honetarako: piraten abenturak, mendebalde urruneko bizia, sukal’zientzilariak… Uda euskaraz jostatuz pasatzeko proposamenak 1. urtetik kolegiora!

Elkartea

"Euskara eskuz esku" tresna

Euskaltzaindiak EEE tresna sortu du Iparraldeko euskaldunentzat. Euskara batuaren arauak modu sinplean azaltzen ditu eta ezjakintasunak eta dudak argitzen laguntzen du.

Euskara ikastaldiak: maila guztiak

Euskara ikastaldiak: maila guztiak

  • 2021eko Apirilaren 19tik
  • Apirilaren 23ra
  • Biarritz
Zirko ikastaroa

Zirko ikastaroa

  • 2021eko Apirilaren 19tik | 10:00
  • Apirilaren 22ra
  • Baiona

2021(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04
05 06 07 08 09 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur