mintzalasai

Elkartea

Parentesitik oasietara. Mintzalasai #9ren irakaspen batzuk…

Irailaren 21etik 27rat iragan da Mintzalasai festibalaren 9. edizioa, ez ohizko baldintzetan. 49 hitzorduetatik 24 bakarrik proposatzea lortu bada ere, momentu ederrak iragan dira 7 egunez.

2020eko Irailaren 29a | ± 03min 03s

Tailerrak, ikusgarriak, bisitak, ipuinak, hitzaldiak, proiekzioak… publiko guzientzako egitaraua anitza proposatu dugu aurten ere. Parentesia linguistiko ederrak zabaldu ditugu, elkarren artean euskaraz mintzatzeko ohitura ez duten pertsonak elkarren artean bilduz eta urtean zehar frantses hutsean bizi diren tokietara euskara ekarriz. Eta ez da gutxi! Baina magikoak badira ere, zabaldu bezala itxi ohi dira parentesiak.


Euskararen lurraldea ehuntzen

Dinamika iraunkorra behar du euskarak eta urte osoko eskaintza euskaldunek. Baina biztanleriaren %92a euskalduna ez den hiri-eremuan, euskara oraindik salbuespena da. Konfinamenduak erakutsi du euskarari eskainitako espazioak zenbateraino diren hauskorrak: haurrentzat, euskara eskolan giltzapetuegi dago oraindik. Euskaldungaientzat, euskara konplexurik gabe praktikatzeko aukerak sobera eskasak dira. Euskaldunentzat, euskaraz bizitzeko eskubidea gehiegi ukatzen da.


Euskararen inguruan batzeko beharra dugu. Bateratu eta boteretu, baimenik itxoin gabe, gure ardura delegatu gabe. Euskaratik eta euskaraz bizi diren espazio askeen beharra dugu. Euskararen oasi iraunkorrak. Arnasguneak. Existitzen ez direlarik sortu behar ditugu eta ditugunak biziarazi. Hemen eta orain. Iraileko Mintzalasairen ondotik, azaroan iraganen den Euskaraldiak hortan lagunduko gaitu eta martxoan etorriko den Korrikak indartuko. Baina gertakari batetik bestera jauzika ibili beharrean, josi ditzagun euskararen sare azkarrak.


2021eko irailaren 20etik 26rat, Mintzalasaik 10 urte beteko ditu. Egitaraua berritzailea, parte hartzailea eta egituratzailea eraikitzeko ideia andana dugu.


5 hipotesia mahai gainean

Oraindik lortu ez badugu BAM hiri-eremuan osoki errotzen, azpimarratzekoa da aurten Angeluko ekintzaileek piztutako dinamika emankorra. Biba zuek! Herriko etxeak aldiz aurten ere egitasmoa laguntzeko deiari uko egin dio. Berresten dugu hizkuntza politika publikoa ezin dela elkarteen laguntzara soilik mugatu, eta beste guzia Elkargoaren esku utzi. Hirien errola ere biziki garrantzitsua da. Eta Mintzalasaik ezingo du BAM eskualde osoan segitu, hirietako batek ez badu nahikeriarik.


Bitartean, Mintzalasai proiektuaren bizirautea bermatzeko lanean segitzen dugu. Uztailetik 5 hipotesia landu dira taldean:

1.Aldatu den testuinguruan, Mintzalasai elkartea desegin beste dinamikei tokia uzteko?

2.Sobera instituzionalizatu den elkartea, %100ean herritarren esku utzi?

3.Eskala handiegian lan egiten duen elkartea berriz Miarritzen zentratu?

4.Ezinezkoa den lankidetza publiko-soziala gainditu eta osoki herriko etxeen gain utzi?

5.Bere aktibitatea BAB mailako 3 gertakarietan eta Ipar EH mailako 3 tresnetan mantendu, elkartea azkartzeko lanpostu bat sortuz eta 6 instituzioekin 3 urteko lankidetza hitzarmena izenpetuz.


Azken proposamen hori lehenetsi du elkarteak. Partaideei proposamena luzatua izan zaie. Urtea bukatu aitzin biltzar nagusi bidez deliberatuko da zein bide hartu. Bitartean, segituko dugu pixkor, baikor… eta burugogor!


2021eko uda, egonaldiak euskaraz

Euskaraz bizi

2021eko uda, egonaldiak euskaraz

Egonaldi dibertigarriak prestatu ditu Uda Lekuk uda honetarako: piraten abenturak, mendebalde urruneko bizia, sukal’zientzilariak… Uda euskaraz jostatuz pasatzeko proposamenak 1. urtetik kolegiora!

Elkartea

"Euskara eskuz esku" tresna

Euskaltzaindiak EEE tresna sortu du Iparraldeko euskaldunentzat. Euskara batuaren arauak modu sinplean azaltzen ditu eta ezjakintasunak eta dudak argitzen laguntzen du.

Euskara ikastaldiak: maila guztiak

Euskara ikastaldiak: maila guztiak

  • 2021eko Apirilaren 19tik
  • Apirilaren 23ra
  • Biarritz
Zirko ikastaroa

Zirko ikastaroa

  • 2021eko Apirilaren 19tik | 10:00
  • Apirilaren 22ra
  • Baiona

2021(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04
05 06 07 08 09 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur