Euskarak murgiltzea behar du
Euskal Konfederazioak eta guraso elkarteek jende-kate bat antolatzen dute Baionan urriaren 10ean, 11:00etan.
2020eko Urriaren 1a | ± 31s
Bordeleko errektoretzak Hiriburuko eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazio bat abiatzea ukatu zuenetik (ikus hemen), euskarazko erakaskuntzaren aldeko elkarteak hainbat aldiz mobilizatu dira.
Aldi honetan, Euskal Konfederazioak dei egiten du urriaren 10ean jende-kate bat osatzera, goizeko 11:00etan, Baionako Rene Cassinen sortetxetik suprefeturara.
Momentu berean, Frantziako beste hizkuntzen inguruan biltzen den "Pour que vivent nos langues" kolektiboak gisa bereko elgarretaratzeak antolatuko ditu lurralde ezberdinetan.