Hiztegi hauek asko dute errateko.
Hizkuntza osasuntsu batek bizitzako esparru guztietarako egokia izan behar du. Ideia horretatik abiatuz, Mintzalasai elkarteak euskarazko hizkera informala garatzeko hiztegi ttipiak argiratzen ditu.
2020eko Urriaren 14a | ± 38s
Euskara geroz eta gehiago erabiltzen dugu eskolan, lanean, eremu formaletan; baina batzuetan hiztegia eskas zaigu gune informaletan erabiltzeko.
Momentuz argitaratu ditugun hiru hiztegiak lan kolektibo baten fruitua dira.
1. Bestaren hiztegia
Besta giroan euskararen erabilera garatzeko hiztegia, frogatzen duena bestetan euskaraz aritzea erraza dela.
2. Hiztegi kokina
Sexualitateaz ere euskaraz gozatzeko tresna.
3. Hitz larrien, irainen eta kitziken hiztegia
Euskal Herrian, zirika gure kulturan sartua da. Lagunartean, familian, ezezagunekin edo boteredunen kontra irainka aritzen ikasteko.
Hiztegiak eskuratzeko galdea hemen egin dezakezu.