Artistentzako deialdia: Geuretik sortuak
Udalbiltzak zinemagintza, literatura eta antzerkigintzan aritzen diren euskal artistei zuzendutako deialdi bat proposatzen du, otsailaren 5a arte irekia.
2021eko Urtarrilaren 14a | ± 01min 00s
Hautatuak izanen diren artistek, euren bizilekua ez den herri batean 3 astera bitarteko egonaldia egiten ahalko dute eta bertan, herriaren errealitatea oinarri hartuta edota herriarekin batera hitzartutako gai baten inguruan, euskarazko sormen lan bat garatuko dute.
Lanaren sormen, garapen eta ekoizpenaz gain, beka honek ostera etorriko den hedapen fasean artistek egingo dituzten aurkezpenen ordainsaria ere eskainiko du.
Beka deialdi honek honakoa finantzatuko du: 10-15 ipuinen sormen prozesua; 3-5 antzezlanen sormen prozesua; 3-5 film laburren sormen prozesua; hautatuak diren 22-25 artisten (norbanako edota taldeen) hiru astera bitarteko egonaldiak (ostatua, garraioa eta dietak ere ordainduko dira, udalen edota Udalbiltzaren eskutik, kasuak kasu); eta 22-25 artista horien obren aurkezpen emanaldiak proiektuan parte hartuko duten herri guztietan.
Info+: https://www.udalbiltza.eus/eu/albisteak/zabalik-da-dagoeneko-geuretik-sortuak-proiektuaren-artistentzako-beka-deialdia