Boga, ekaitzaren ondoko barealdian
Aurtengo Herri Urrats berezia izanen da, halabeharrez. Maiatzaren 9an izanen da, eta Seaskako bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuari erantzunen dio. Aldiz, oraindik ez dakite zein formatu izanen duen, beraz oraindanik diru-bilketa bat abiatu dute.
2021eko Urtarrilaren 27a | | ± 38s
Aurten, Boga lemarekin, arraunlarien irudia ekarri dute Herri Urratsen antolatzaileek. "Indar batuketak du arraun barkua aitzina eramaten. Indar batuketak ditu ikastolak aitzinerat eramaten." Xiberoots taldeak eginen du aurtengo kantua.
Maiatzaren 9an Herri Urrats ospatzea dute xedea, inoren osasuna arriskuan ezarri gabe eta momentuko neurrien errespetatuz.
Bosgarren kolegio bat eraiki nahi dute Senpere inguruan edo Hazparneko eskualdean. Horretarako, 300.000€ lortu nahi dituzte gutienez Boga kanpainarekin. 20 eta 2.000 euro arteko ekarpena egin daiteke webgunearen bidez: https://boga.herriurrats.eus/