Uda Leku elkarteak AIGA ikastaldia antolatu du
Baionan iraganen da, otsailaren 13tik 20ra animatzailearen funtzioak, haurren beharrak, hautu pedagogikoak, animazio teknikak eta beste hainbat gauza ikasteko eta gogoetatzeko aukera eman duen formakuntza.
2021eko Urtarrilaren 27a | | ± 01min 27s
Formakuntza 3 partetan antolatua da:
- Oinarrizko formakuntza teorikoa 8 egun
- Ikastaldi praktikoa 14 egun guttienez
- Sakontze formakuntza teorikoa 6 egun
Kasu honetan, otsailean Baionan iraganen dena oinarrizko formakuntza teorikoa da. Euskaraz iraganen da gehienik, eta euskaraz ez dakitenentzat itzulpenak eginen dira.
Nori zuzendua da AIGA (BAFA)?
17 urtetik goitiko edozoin pertsonari idekia da formakuntza. Bi profil nagusi agertzen dira gehienetan:
- noiztenkako animatzaileak: udan edota opor ttikietan, noiztenka animatzaile izan nahi duten pertsonak (nahiz eta ikasketak arrunt beste arlo batean izan). AIGA tituludun izateak sasoineko lana atxemateko errextasun gehiago ekartzen baitu, eta gehienetan lansari haundiagoa (diplomagabe izatea baino).
- hezkuntza arloan edota giza harremanetako lanbideetara bideratu nahi diren gazteak: erakasle, hezitzaile etb. izateko, haur talde baten kudeatzen eta animatzen jakitea gehigarri haundia baita, AIGA formakuntzak egiazko gainbalore bat ekartzen du pertsona hauen formakuntzan.
Nola egin izena emateko?
- Izena emate txostena bete eta 100 €-ko arresak ordaindu, otsailaren 1-a aintzin. Elkartearen egoitzara bidali postaz.
- Informazio guziak eta txostena telekargai www.udaleku.eus/formakuntza/AIGA webgunean.
- Formakuntza arduraduna: 06.65.22.60.41
Kasu!! 12 ikasle guttienik behar dira ikastaldia antolatzeko eta gehienik 18(Covid Protokoloak errespetatzeko)!
Info +: www.udaleku.eus/formakuntza/AIGA06.65.22.60.41