mintzalasai

Uste baino gehiago girelako

Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

Uste baino gehiago girelako

2019ko Irailaren 1a | ± 01min 55s

Euskara bezalako hizkuntzen etorkizuna hirietan jokatzen omen da. Ipar Euskal Herrian, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan metatzen da biztanleriaren herena eta euskaratik deskonektatuena: ezagutza %8koa, erabilera %1,6koa eta haurren %80ak ez du euskara ikasten ez etxean, ez eskolan.

Herriko bestetan ere, euskaraz

Elkartea #deskubritu #apprendre

Herriko bestetan ere, euskaraz

2019ko Uztailaren 11a | ± 49s

Mintzalasai elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu du. Teleskargatze librean edo zama-eskorga baten inguruan prest-presta, antolatzaileak erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoak atzemanen ditu.

Txalo eta milesker!

Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

Txalo eta milesker!

2019ko Ekainaren 18a | ± 01min 30s

Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan, 550 helduk ikasten dute euskara. Gau eskoletan, Xede taldeetan, kurtso partikularretan, guraso artean edo intentsiboan… 60 taldetan banaturik, ikasturte guzian zehar haien ikasprozesuan aitzinatu dira. Taldeen herenak eta ikasleen %40ak Mintzalasai *euskaltegietan egitasmoan parte hartu du ekainean.