Itzuli, itzultzaile neuronala
2021eko Urriaren 11a | ERABILERA ASKOTAKO TRESNA | ± 01min 25s
Itzuli, itzultzaile automatikoa eskuragarri da Euskararen Erakunde Publikoaren webgunean; itzulpenak bere baitatik egiten ditu euskaratik frantsesera eta frantsesetik euskarara. Tresna hori Eusko Jaurlaritzak garatu du Vicomtech ikerketa aplikatua egiten duen zentroarekin; Euskararen erakunde publikoak proiektuan parte hartu du, Ipar Euskal Herriko testu elebidunak bilduz, tresna elikatzeko.