Euskaraz bizi #asteburukonfinatuak
Euskarazko gomendioak haurrentzat #3
Etxean pasatako denbora goxoago egiteko 4 ideia emanen dizkizuegu astero.
2020eko Azaroaren 20a | ± 01min 23s
1. Familia osoarentzat filma
Arratoi pirata filma: https://kanaldude.eus/bideoak/4258-arratoi-pirata
- 3 urtetik aitzina
- Iraupena: 55 min
Kontuz Arratoi Piratarekin, bidelapur gozozaleenarekin… Zaldi gainean doala, bidean topatzen dituen bidaiariei janaria lapurtzen die, baina, egun batean, bera baino azkarragoa den norbaitekin topo egingo du… Kapa eta ezpata, lapurrak eta gailetak, azaltzen diren istorioa da.
2. Hiztegia lantzeko aktibitate kaierak
Familiaren hiztegia lantzeko kaiera: https://mintzalasai.eus/lib/pdf/--falimia_pp_sans_bords_perdus191932.pdf
Eskolaren hiztegia lantzeko kaiera: https://mintzalasai.eus/lib/pdf/--eskola_pp_sans_bords_perdus192002.pdf
Laguntzeko, hiztegiak hemen deskargatu: https://mintzalasai.eus/babn_euskaraz_bizi/baliabideak/hiztegitxoak
3. Porru patatak prestatzeko errezeta
Eider Altxuk porru patatak nola prestatu erakusten digu Janitz, Mairi eta Anai haurrekin: https://www.naiz.eus/es/mediateca/video/haurrekin-sukaldatzen-konfinamenduan-porru-patatak
Osagaiak: patatak, porruak, pastanarreak, baratxuria, olioa eta gatza.
4. Satorraren ipuina
Ipuin arrakastatsuaren bideoa euskaraz (2-6 urte): https://youtu.be/oVzbnUgdZnQ
Bonus
Baionako Oihana ikastolako “Euskaraz bizi” taldeak familiendako interesgarriak izan daitezkeen baliabideak bildu ditu padlet batean, hau da sareko plataforma kolaboratibo batean (irudiak, estekak, bideoak partekatzeko balio duena): https://fr.padlet.com/eboihana/ikastola