Erabil kolektiboaren eskaintza
Euskararen inguruko erronka zehatzei erantzuteko tailerrak eskaintzen ditu Erabil Kolektiboak.

2021eko Otsailaren 3a | | ± 01min 28s
Ipar Euskal Herrian bizitzen ari giren euskararen biziberritze prozesuak errealitate berri bat agerian eman du eta horrek behar berriak sortu ditu. Behar horiei erantzuteko asmoz zenbait tailer antolatu ditu Erabil kolektiboak, tokian tokiko egiturentzat (elkarteak, kolektiboak, instituzioak, komertzioak, enpresak, kirol elkarteak...).
"Jakintza bildu, landu eta jendarteratu"
1) Euskara gure bestetan. Antolatzen ditugun ekitaldietan euskara erdigunean kokatzeko moldeak
2) Euskara familian. Guraso erdaldun zein euskaldunekin, haurra euskaraz loratzeko bideak
3) Hizkuntza ohiturak aldatuz. Herritarren eta euskalduntzen bidean direnen ahozko erabilera garatzeko deklikak
4) Euskaraz (ere) hobeki komunikatu. Komunikazio eleanitzaren oinarrizko printzipioak
5) Hizkuntzen eta hiztunen kohabitazioa nire elkartean. Bizikidetza antolatzeko oinarrizko tailerra
6) Hizkuntzen kudeaketa eraginkorra bilkuretan. Denen arteko elkar ulertzea, bakoitzaren hizkuntz hautuak eta bilkura eredu berriak
7) L’euskara entre nos mains. Erdaldunak euskarara hurbiltzeko eta sentsibilizatzeko saioa
8) Euskara haurtzaindegietan. Lan ingurune elebidunetan oztopoak gainditzeko palankak
Tailer hauetakoren bat egin nahi izanez gero, Erabil Kolektiboarekin harremanetan sarerabil.kolektiboa@gmail.com
Erabil Kolektiboak euskararen biziberritzearen arloan ekarpen konkretu eta landua egitea du xede, ikuspegi soziolinguistikoa partekatuz. Euskalgintzako profesionalez eta herritarrez osatutako elkarte irekia da, diziplinartekoa eta irabazi-asmorik gabekoa.
Info+: https://labur.eus/erabil-materiala