mintzalasai

Musikak eraman nau euskaraz aritzera

Portretak

Musikak eraman nau euskaraz aritzera

2021eko Azaroaren 19a | JURGI EKIZA | | ± 08min 02s

Lekornen, zuzeneko musikak soilik eman ditzakeen dardara indartsuen artean harrapatu dugu Willis Drummond taldea. Arratsaldeko entsegua bukatzean, Jurgi Ekiza kantariak (Baiona 1980ko abuztua) gure galderak erantzun ditu kontzertu aurreko ostatu hutsaren erdian.

Objektiboaren bi aldeetan eta Bada hedabidean

Portretak

Objektiboaren bi aldeetan eta Bada hedabidean

2021eko Azaroaren 5a | LUKAS HIRIART | | ± 07min 14s

Lukasen aitak eskainitako ordenagailu zaharkituan muntatu zituen lehen bideo motzak kolegiotik itzultzean. Geroztik irudi munduan murgilduta bizi da Lukas Hiriart (Baiona, 1998ko apirila) eta arazorik ez du objektiboaren alde batetik bestera pasatzeko. Orain, Bada sortu du lagun taldearekin, sareak euskaraz ere astintzeko asmoz.

Pirripita gainean, euskararen bidegorrian

Portretak

Pirripita gainean, euskararen bidegorrian

2021eko Urriaren 22a | ANA-MARI GRENIE | | ± 05min 33s

Pirripita gainean, kanpotarren artean sigi-saga iritsi da Aña-Mari Grenié (Biarritze, 1954) Portu Zaharreko hondartzara. Biarriztar honek ezin hobeki ezagutzen ditu hiriko txoko ederrak eta istorioak. Bide batez, lekuko paregabea da azken urteetako aldaketez, onez zein penagarriez ohartarazteko.

Mikel Amilibia: Suitzako ganibeta

Portretak

Mikel Amilibia: Suitzako ganibeta

2021eko Urriaren 1a | MIKEL AMILIBIA | | ± 05min 53s

Pottoka gainean jauzika ibiltzen dakien arren, Mikel Amilibia (Baiona, 1983), festetan edo errugbi zelaietan gurutzatuko duzue maiz, lanean zein lagunartean. Giro ezberdinetan mugitzen gustuko duen Arrangoitzeko aitarekin, dituen zaletasunak eta lanak aipatu ditugu Aguilerako harmailetan.

Musika, hizkuntza eta emozio igorlea

Portretak

Musika, hizkuntza eta emozio igorlea

2021eko Irailaren 10a | NAIA ROBLES ARANGUIZ | | ± 06min 48s

Euskal artisten familia handian, Robles Aranguiz abizena da letra gorriz idazten den horietako bat. Naia Robles (1968 Baiona) txikitatik egon da musikariez eta kantariez inguratua eta etxekoekin igo da oholtza gainean. Transmisioaz, musikaz eta amodioaz hitz egin dugu Baionako baratze botanikoaren erdian.

Euskara da bonbonik gozoena

Portretak

Euskara da bonbonik gozoena

2021eko Agorrilaren 27a | FLORIAN BENAC | | ± 05min 28s

Ez txokolateaz, are gutxiago euskaraz... Florian Benac txokolate egileak (Begles, 1985) deus ez zekien Baionako Cazenave saltegi ospetsuaz orain dela urte batzuk. Maitasunak gidaturik, Lapurdin bizi da 2014az geroztik eta laster bihurtu da euskal txokolate egilerik goxoena. Baionako laborategian bisita gidatu bat eskaini digu usain gozo eta kakao aleen artean.

Hizkuntzen ortzadarrean, euskara da nire kolorea

Portretak

Hizkuntzen ortzadarrean, euskara da nire kolorea

2021eko Agorrilaren 4a | ANA IMAZ | | ± 06min 49s

Baiona iparreko Jouandin karrikako 6.Bis bizitegiko sarreran jarri digu hitzordua Ana Imazek (1996 Donibane Lohitzune). Auzo ezaguneko Libreplume elkartean, haur, gazte eta familiekin irakurtzeko gogoa eta interesa partekatzea da Azkaingo gazte honek bere buruari jarri dion erronka polita.

Zigor:

Portretak

Zigor: "Herri bat egin duen hizkuntza baten semea naiz"

2021eko Uztailaren 16a | KEPA AKIXO, ZIGOR | | ± 05min 58s

Estreinaldiaren eromena atzean utzirik, Biarritzeko Bellevue areto zoragarriaren atarian errezibitu gaitu Zigor artistak (Aretxabaleta, 1947). EGU ITURRIA erakusketaren obren artean, gure galderak erantzuteko tarte bat hartu du, bidaia poetiko baten erdian.

Mitoez harago, horien atzean diren istoriak interesatzen zaizkit

Portretak

Mitoez harago, horien atzean diren istoriak interesatzen zaizkit

2021eko Uztailaren 2a | ANUNTXI ARANA | | ± 06min 27s

Anuntxi Aranak (Luiaondo – 1947) denbora anitz pasa du errealitatearen eta sinesmenaren arteko mugaldea ikertzen. Euskal filologian eta antropologian diplomadun, sudurra ikerketetan sartua pasatzen du denbora asko. Ikertzeko, idazteko,bizitzeko, euskara du zorioneko iturri oparoa, menditik jaustean, botak kentzen dituen une gozagarriarekin batera.

Bizitza joko amaigabe bat da!

Portretak

Bizitza joko amaigabe bat da!

2021eko Ekainaren 18a | FABIEN MENDIBOURE | | ± 07min 16s

Familia euskaldun anitzetan gertu den bezala, euskara txikitan ikasi eta galdu ondoren, Fabien Mendiboure (Baiona 1981) nerabezaroan ohartu zen zerbait falta zitzaiola bere bidean eroso segitzeko. AEKrekin duela 15 urte hasitako maitasun ixtorioari esker, orain Gaia elkartean euskaraz ari da lanean, publiko guztiei jolasak proposatzen eta irrifarrak banatzen.