mintzalasai

Maider, euskara, nire kar handia

Portretak

Maider, euskara, nire kar handia

2021eko Urtarrilaren 8a | MAIDER LOUESSARD | | ± 05min 28s

Angeluko itsas bazterra, uhain handien burrunba eta eguzkiaren azken izpiak... Maider Louessard, eskulangile hezitzaileak gustuko duen kostalde txokoan, irriño alaia aurpegian erantzun ditu Mintza Lasaien galderak.

Ekhi, euskara lerroburu

Portretak

Ekhi, euskara lerroburu

2020eko Azaroaren 27a | EKHI ERREMUNDEGI | | ± 05min 36s

Berria egunkariaren Baionako bulego ondoko terraza batean, udazkeneko eguzki izpiak eta bi itxialdien arteko kale giro goxoa lagun, Ekhi Erremundegik (Baiona 1989) elkarrizketatuaren ezohiko lekua hartu du Mintzalasaientzat.

Xexili, euskara mikroan, “obalia” bihotzean

Portretak

Xexili, euskara mikroan, “obalia” bihotzean

2020eko Azaroaren 13a | XEXILI FOIX | | ± 05min 07s

Haren ahotsa, uhin bidez egunero Euskal Herriko txoko guztietara iristen bada ere, Xexili Foix irratilariaren aurpegia ikusteko, Baionako Aviron errugbi taldearen zelaira hurbildu beharko duzue eta esatari euskaldunaz galdegin Pottokari.

Olivier, kapotea eskuan, euskara plaza erdian

Portretak

Olivier, kapotea eskuan, euskara plaza erdian

2020eko Urriaren 30a | OLIVIER BARATCHART | | ± 04min 44s

Kontzertuak entzuteko edo zezenketak ikusteko, Baionako zezen plazak bisitari anitz errezibitu ditu altxa denetik. Olivier Baratchart plazako zuzendariak ate gorriak zabaldu dizkigu eta bisita pribilegiatua eskaini digu euskaraz.

Bertrand, euskara fun da!

Portretak

Bertrand, euskara fun da!

2020eko Urriaren 23a | BERTRAND AUPETIT-DURAND | | ± 05min 07s

Euskara ikasteko erabakia, Negu Gorriak taldearen kontzertu batetik landa hartu zuen lehen aldiz Bertrand Aupetit-Durand Biarriztarrak (Biarritz 1976). Urte batzuk beranduago, lantokian proposatu formakuntzaren ondoren, euskaraz aritzeko urratsa gainditu du Angeluko euskaldun berri eta erizain alaiak.

Maryse Elissalde, EuskaraZennnn

Portretak

Maryse Elissalde, EuskaraZennnn

2020eko Urriaren 12a | MARYSE ELISSALDE | | ± 04min 28s

Angeluko etxeko lorategian, eguzkipean hartu dugu dutea Maryse Elissalderekin (Baiona, 1966). Baionan, Errobi bazterrean zuen ezti saltegia utzi duenetik, etxeko lasaitasunean lan egiten du orain, bere erritmoan. Euskara, kalaka eta lasaitasuna dira Iholdiko irakaslearen bizi ardatz nagusiak.

Marilou, euskaraz

Portretak

Marilou, euskaraz "walking"

2020eko Irailaren 18a | MARILOU LAPEYRADE | | ± 04min 48s

Marilou Lapeyrade Angeluarrak (1994 Biarritze) euskara eta ingurumena ditu bizi bidearen zutabe nagusiak. Baionako Zizpa gaztetxeko bozeramaile gaztea, euskara garatzaile da orain Euskal Elkargoan; buruan dituen proiektuez eta ametsez ere mintzatu zaigu.

Florian, euskara

Portretak

Florian, euskara "on the rocks"

2020eko Irailaren 4a | FLORIAN BOUFFAUT | | ± 04min 15s

Kaferik sekulan edaten ez duen arren, Florian Bouffaut (1982, Donibane Lohitzune) ostalariak, bazkal ondoan errezibitu gaitu Baiona ttipiko Kalostrape ostatuan. Nerabe hasi zen Biarritzen euskara ikasten; 2008tik euskaraz zerbitzatzen ditu koktel eta apairu goxoak.