mintzalasai

Elkartea

Ate irekitzeak Ikastoletan

2021eko Martxoaren 3a | | ± 15s

Martxoaren 6an, Ikastolek ateak irekiko dituzte eta Miarritzeko Itsas Argi ikastolak bideo berezia prestatu du.

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Portretak

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

2021eko Otsailaren 18a | FILIPE OYHAMBURU | | ± 06min 47s

Euskal Herriak duen itzal handiko pertsona elegante baten bisitatzera joan da aldi honetan Mintzalasai. Philippe Oyhamburu Biarriztarrak (1921.06.26, Argelès-Gazost) liburutegi ondoko bere etxean hartu gaitu irriño alaia ahoan, kalakan hartzeko prest. Dantzari, kantari, idazle, mintzalari, politikari ospetsuaren portretak tarte luzeago behar luke, euskaraz, Euskal Herriaz, anarkiaz edota kulturaz kontatzeko dituen istorio guztiak agertzeko. Hona “Poupouk” mende batean bizitakoaren lagin xume bat.

Webgune berritua

Elkartea

Webgune berritua

2021eko Otsailaren 17a | | ± 02min 43s

Mintzalasai.eus webgunea berritu dugu, EEPren diru-laguntzari eta Miarritzeko Euskara Zerbitzuaren laguntza teknikoari esker. Edukiak berrantolatu ditugu, atal berriak sortu, nabigazioa errextu… Zuen beharrei egokitutako atari bat diseinatzen saiatu gira.